XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Judu eta hebrear sekulan baino geiago; ez, haatik, bertzetarik urruntzeko, bainan heien zerbitzatzeko.

Ez da geiago hebrear eta atzerritarren arteko mugarik: denak elgarri emanak zarezte, denak elgarren anai Jesu-Kristo baitan, denak Jainkoaren seme: Jainkoaren Izpirituak derabiltzan guziak, hek dira Jainkoaren seme.

" Alabainan, ez duzue ukan esklabo-bihotza, oraino ere beldurrean (eta elgarren etsaigoan) ibiltzeko; seme-bihotza duzue ukana, oihu egin-arazten daukuna: Abba, erran nahi baita: Aita! (Errom, 8,14-17).

Gizona osoki gizon, gizona libratua eta azkatua, bihotzetik balin badio Jainkoari: Aita!.

Aita!, hartan eta haren nahian fidantzia osoa duelakotz; Aita!, bertze gizonak, bertze gizaldeak anaiak dauzkalakotz.

Tarzeko Paulo zigorkatua, Jainko-semetuz geroz, zer azkatasuna zure bihotzean!.

Jendea Paulo eta Zilazen kontra altxatu zen; buruzagiek manatu, zuten, soinekoak kendu-eta zigorkatzea.

Ontsa zauritu ondoan, presondegirat bota zituzten, ongi zaintzeko manaturik zaintzaleari.

Hunek manu hau hartu-eta, sartu zituen presondegian, barneko gelan, heien oinak zur batean tinkaturik.

Bainan gau-erditan, Paulo eta Zilaz otoitzean ari zirelarik, Jainkoa goresten zuten, preso zirenak entzuten zaudela.

Orduan, erakusteko deusek, ez gertakariek ez lokarriek, ez diotela Jainko-semeri barneko azkatasuna kentzen ahal....

Orduan, bat batean, ikaragarriko lur ikara izan zen, presondegiko oinarriak dardaratzeraino.

Bat batean ate guziak zabaldu ziren eta guzien gateak erori.

Zaintzalea atzarri zen, eta presondegiko ateak zabalik ikusi zituenean, ezpata ateraturik, bere burua hiltzerat zoan, presonerek ihes egin zutelakoan.

Bainan Paulok oihu egin zion: Ez minik egin zure buruari: hemen gaude guziak (Ap. Eg. 16,22-28).